Rodeo + Toc + Bermuda

26
Eka
22:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Ekainaren 25, 26 eta 27an Sanpelayuak ospatuko dira zarautzen. Hiru egunetarako musika egitarau ederra prestatu dute Txosnagunean. Ekainaren 26an  Toc, Bermuda eta Rodeo (argazkian) ariko dira zuzenean.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.

2022 – SANPELAYUAK – ZARAUTZ –

EKAINAK 25 LARUNBATA
00:30
Gromply Style
Bassagain

EKAINAK 26 IGANDEA
22:00
Rodeo
Toc
Bermuda

EKAINAK 27 ASTELEHENA
22:00
Raimundo el Canastero
Trikoma

Kokapena
Munoa Plaza - Zarautz -
Munoa Plaza - Zarautz -(a)n kontzertu gehiago