Rodeo + Sofa + Lepora + Humus + Occhi di Farfalla + Arima + Tooth + Abereh + Dena + Adi! + Giante + Han

04
Eka
18:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 10 euro

Ekainaren 4ean Bonberenea Ekintzak ziguluak ospakizun festa antolatu du Bonberenean. Zigiluak 20 urte bete ditu, non 100 diskotik gora kaleratu dituen denbora tarte honetan. Hori ospatzeko etxeko taldeekin festibala antolatu dute, eta arratseko 18.00etatik aurrera hamabi talde igoko dira agertokira orduerdiko emanaldiak eskainiz. Gaualdia borobiltzeko Olariusen Brothersak ariko dira musika jartzen goizalderarte.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Giante

Gasteiztik dator Giante taldea, musikalki post hardcore erritmo bortitz eta oldarkorretan. Musika bidean bi disko grabatu dituzte: Debuteko diskoak 2018 urtean ikusi zuen argia ‘This Is Fine’ izenpean, eta estudioko azken emaitza duten ‘Hamaika’ lana 2021 urtean argitaratu da. Lan berrian euskaraz abesten dituzte kantu guztiak, aurreko diskoan nagusi zen inglesa alde batera utzita. Bonberenea Ekintzak zigilupean ikusi du argia azken disko hau. Mikel, Asier, Imanol eta Koke dira Giante.

Lepora

Lepora gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen lana (“Lepora”, Bonberenea Ekintzak), Karlos Osinagarekin grabatu eta nahastua, Tolosako Bonberenea estudioan. Taldekideak hainbat taldetan arituak dira, Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad, Trumbo… Soinu gordina; bateria eta baxu oinarri sendoa, oldarkorra; kitarra delirante eta ebakikorrak; eta ahots-melodien erregistro zabal eta bortitza.

Arima

Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima taldea. Paule Bilbaoren ekimen musikala izan zen, bakarka hasi zen gaur egun ahotsaz eta gitarraz arduratzen dena, baina berehala hirukote moduan. Aurten lan berria plazaratu dute, Bonberenean grabatu eta bertako zigiluarekin argitaratua. Hirukotea Paule Bilbao kantari eta gitarjoleak, Josu Gonzalez baxuak eta Gontzal Bilbaok baterian osatzen dute. Musikalki rock giroetan dator honako taldea, shoegaze bezalako eremuetan murgilduz ere. Letragile aparta bezain iluna da Paule, nortasun berezikoa, eta giro eta iluntasun apartak idazten eta sortzen dituenak bere kantuetan.

ABEREH

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh izenaren azpian. Urteak dira musika eszenan dabilela, eta bide horretan, Estricalla, Hartzak Blues Band edota Hil Aiari taldeetan ibilitakoa da bera. Abereh bezala bakarka taularatzen da, gitarra akustikoa eskuan duela soilik. Ahotsa eta gitarra. Bestelako artifiziorik gabe. Musikalki lo-fi folk, emo eta punkrock aipatu daitezke, baino haratago doa bere jarduna. ‘Joan Etorrian’ izena darama bere azken grabaketak.

DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan buru-belarri dabil hiruko taldea.

Occhi di farfalla

Occhi di farfalla 2013an bikote akustiko gisa sortu eta egun 5kote elektrikoa osatzen duen proiektua da. Errepidean jarduteko egindako proiektuak km asko egin ditu dagoeneko. 5 aldiz europan zehar biran aritu dira orain arte osatu dituzten 3 diskoak aurkezten. Kanta lasaiek kanta elektriko eta biziagoei eman dieten arren paso. Dena den, betidanik taldearen zigilu izan diren melodia ilun eta mantra bilakatu daitezkeen erritmo errepikakorrak presente daude ibilbide osoan. 90. hamarkadan bizitutako musika psikodelia ikutuarekin nahastuz, estilo ezberdinen printzak ikusiko ditugu taldearen abestietan. Aurtengo udan 6. aldiz egingo dute bira Europan zehar martxoan kaleratutako “Iraun” disko berria aurkezten.

HAN

Duela zazpi urte kaleratu zen HAN taldearen lehen diskoa, eta hainbat kontzertu jo ostean abeslariak taldea utzi zuen. Musikalki konposatzen jarraitu zuen bandak, ahotsean laugarren taldekide bat izango zutenaren ilusioaz. Urteak pasa ahala, eta hainbat lagunekin saiatu ostean, hirukote gisa aurrera jarraitzea erabaki zuten, hiruko formazioan. Ideia musikal guztiak kanta bihurtzea eta grabatzea izan zen taldearen erronka, ahotsa taldekideen gain hartuz. Horrela sortu zen ‘Beratu’ diskoa. Lana 2021-eko ekainean entsaio lokalean grabatu zuen bandak, eta nahasketak abenduko azken egunetan burutu ziren. Prosezu guztia etxekoen artean eta taldearen baliabideak erabiliz burutu zen. Soinu teknikari lanean, Migel Alonso aritu da eta azalaren diseinuan eta koro batzuetan Nereak ere parte hartu du. Gaur egun Miguel Leon, Karlos Gomez eta Gorka Molero dira HAN.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/