Rodeo + Lukiek + Gozo Gozo

06
Abn
22:30
ORIO (GIPUZKOA)
Etxeluze gaztetxea

Abenduaren 4tik 7ra bitartean Orioko lehenengo Aske Festak ospatuko dira eta bide horretan egitarau ederra prestatu da Orioko Etxeluze Gaztetxearen. Abenduaren 6 gauean Rodeo (argazkian) eta Lukiek taldeek joko dute. Gaualdia Gozo Gozo taldeak borobilduko du, erromeri giroetan.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Kokapena
Etxeluze Gaztetxea
Etxeluze Gaztetxea
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio
https://www.facebook.com/etxeluze