Rodeo + Haizkan

25
Eka
18:00
LEKUNBERRI (NAFARROA)
Printza
Sarrera 5 euro

Ekainaren 25ean Lekunberriko Printza gunearen III. Urteurrena ospatuko da, eta bide horretan zuzeneko musikak garrantzia izango du. Arratseko 18:00etatik aurrera Rodeo (argazkian) eta Haizkan taldeak ariko dira zuzenean.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), BeƱat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Kokapena
Printza
Printza Gune Autogestionatua
Aralar Kalea 5
Lekunberri
Nafarroa
https://www.facebook.com/printza.guneautogestionatua.9
Printza(a)n kontzertu gehiago