Rodeo + Ginger

17
Ira
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Doka
EDUKIERA BETETA

Irailaren 17an, ostiral arratsez Musika Zuzenean TB saioren 150. atala ospatazeko festa burutuko da Donostiako Doka Antzokian. Eta zer hobe zuzeneko musikarekin ospatzea baino!! Arratseko 19:00etatik aurera Rodeo (argazkian) eta Ginger ariko dira zuzenean!

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andrea Lopetegik (baxua eta ahotsa), Jone Azkoagak (gitarra eta ahotsa), Nerea Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Gorka Larrañagak (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz! Orain artean bi kantu zintzilikatu dituzte youtube kanalean, baino laster ikusiko du argia taldearen lehen estudioko emaitzak.

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
Espainia
http://www.doka.eus
DOKA(a)n kontzertu gehiago