Rodeo + Anker + Elbereth

16
Urr
22:00
LEGAZPI (GIPUZKOA)
Gaztetxea

Urriaren 16 gauean metal eta stoner giroak nagusituko dira legazpiko gaztetxean. 22:00etatik aurrera Rodeo (argazkian), Anker eta Elbereth taldeek gitarrak zorroztuko dituzte gaualdi izerditsuan.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Kokapena
Legazpiko Gaztetxea
Legazpiko Gaztetxea
Bikuña Enea Enparantza Plaza, 17
20320 Legazpi
https://www.facebook.com/lgaztetxea/