Ramada Inn + Harria

01
Api
19:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Verdury Hall-Gaztelekua
Sarrera 8 euro

Apirilaren 1ean, rockaren sustraietara jotzen duten bi talde izango ditugu Verdury Hall-Gaztelekuan, RAMADA INN + HARRIA.

-Sarrerek 8€ balioko dute eta martxoaren 4an (larunbata), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.-

RAMADA INN
Pendiente genuen Juan Valls-ek gidatzen duen Ramada Inn talde oñatiarra. 2021 amaieran ziren jotzekoak Verdury Hall-Gaztelekuan, baina Covidaren ondorioz ezin izan zuten kontzertua eskaini eta orduan gozatu ezin izan genuenaz gozatu ahal izango dugu oraingoan. Ibilbide luzeko zein estilo desberdineko musikariak ditu alboan Juanek taldean, eta hala, Ander Etxaniz (Lenao, Zingira), Iñigo Ugarte (Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) eta Mikel Marco (Herstura) ditu lagun. 2022an “Pills for horses” izeneko lehen lana argitaratu zuten eta esperimentazio eta folk indie-tik hurbil dauden arren, 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke diskoa; The Who, Neeil Young & Crazy Horse bezalako taldeak dituztelarik erreferentziatzat. Abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gerta gaitzetara iristen dira beraien abestiak.

HARRIA
Aitor Aldanondo bergararrak abiatutako taldea da Harria. Brigada Criminal taldean punk-rocka egiten ezagutu bagenuen ere, ostera Fiachras edota Bizardunak taldeen partaide izan zen, eta rockaren sustraietara jo zuen beraietan. Harria-n, Maitane, Ekaitz eta Guile ditu taldekide, eta barrurago begiratzen du oraindik ere, eta sufritzetik, lanketatik, lorpenetatik, zein garapen eta moldaketa aberatsetatik sortutako hamabi kantu biltzen dituen diskoa argitaratu du. Soinu aldetik oso aberatsa da diskoa: rocka, folka, countrya, soinu fronterizoa, psikodelia… bezalako soinu eta estilo mordoa bildu baititu bertan. Proposamen landu eta interesgarria benetan.

Kokapena
Oñatiko Gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati
https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udala/zerbitzuak/gaztelekua
Bilaketa metodo berriak