Pubic Enemy + Arene 6 + Kristonak

11
Ots
18:30
ZORNOTZA (BIZKAIA)
Zubiondo parkea (Parke Gorria)
Doako emanaldia

ZorBer elkarteak 1. Zorber jaialdia antolatzen du, Edizio honetan 3 talde izango direlarik zuzenean. Arene 6 Algortako taldea, Pubic Enemy Madrilgo taldea eta Kristonak (Eskean Kristo) talde arratiarra.
Karpa egongo da eta sarrera doakoa izango da.

Kristonak

Kristöri eskean ibiltzetik KRISTONAK izatera pasatu gara, edo hori sinestarazi nahi diogu geure buruari. Pandemiaren luzeak pitzatu egin gaitu fisikoki, emozionalki eta mentalki, hemen aipatuko ez ditugun hainbat motibogatik, eta taldea desegitea ere pasatu zaigu noizbait burutik momenturik beltzenetan. Halere, dena ez da txarra izan, egon dira gauza onak ere. Horietako bat izan da Donostiako Elkar Estudiora joan eta gordeta genituen kantu zirriborroei forma eta kolorea ematea. Etsita geundelako sartu ginen estudiora eta han gertatutakoak pilak kargatu dizkigu. Taldearen hastapenetako rock&roll zuzen, gordin eta ganberroena eman digu gorputzak, horixe atera zaigu, ia konturatu gabe. “Haitzean jaioak haitzera nahi” dio esaera zaharrak, eta zer esanik ez gu Arratiarron kasuan. Eta izen aldaketarena zer dela eta? Eziguzue eskatu erantzun transzendentalik, ez dizuegu emango eta. Rock&rolla egiten dugu eta kitto, kitto! Bueltan gaude madarikatuok!

Bilaketa metodo berriak