Potemkin + Rodeo + John Dealer and The Coconuts

03
Abn
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Verdury Hall-Gaztelekua
Sarrera 10 euro

Abenduaren 3an, eta Euskaraldiaren egitarauaren baitan, Potemkin taldearen itzulera izango dugu Verdury Hall – Gaztelekuan. Beraiekin batera Rodeo eta John Dealer and The Coconuts taldeak izango dira.

Sarrerek 10€ (+gastuak) balioko dute eta azaroaren 5ean (larunbata), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Potemkin

2011. urtetik lozorroan den Potemkin taldea berriz ere zuzenean ariko da datozen asteetan. Lehen geltokia Bonberenearen 25. urtemuga ospatzeko izango da azaroaren 25ean. 2002 urtean sortu zen banda Oñatin eta bi aro izan zituen. 2002tik 2008ra eta 2008tik 2011kara. Denbora tarte horretan Euskal Herriko ehundaka eskenatoki astindu zituzten, hiru disko kaleratuz. Musikalki rockandroll bero eta zorrotza lantzen du bandak.

Kokapena
Oñatiko Gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati
https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udala/zerbitzuak/gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak