Potemkin + Kuartz

02
Abn
22:00
ONDARROA (BIZKAIA)
Portuko Ranpi
Sarrera 8 euro

Abenduaren 2an Potemkin (argazkian) eta Kuartz taldeak zuzenean ariko dira Ondarruko Portuko Ranpin.

Potemkin

2011. urtetik lozorroan den Potemkin taldea berriz ere zuzenean ariko da datozen asteetan. Lehen geltokia Bonberenearen 25. urtemuga ospatzeko izango da azaroaren 25ean. 2002 urtean sortu zen banda OƱatin eta bi aro izan zituen. 2002tik 2008ra eta 2008tik 2011kara. Denbora tarte horretan Euskal Herriko ehundaka eskenatoki astindu zituzten, hiru disko kaleratuz. Musikalki rockandroll bero eta zorrotza lantzen du bandak.

Kuartz

Nafarroa Behereko Bastida herrian dute entsegu lokala Kuartz taldeko Ibes Mongaburu (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek. 2016 urtetik daude martxan, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Debuteko diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia urtebete geroago iritsi zen iraupen luzeko bigarrena. Lehen diskoa kolore ilunekoa zen. Bigarrenean zuria nagusi. Musikalki rock eta blues giroak jorratzen dituzte bateria eta gitarra soilik erabiliz.

Kokapena
Portuko Ranpi
Portuko Ranpi
Egidazu Kaia Kalea
Ondarroa
https://www.facebook.com/portuko.ranpi
Portuko Ranpi(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak