POTEMKIN + JOHN DEALER & COCONUTS

26
Aza
22:30
BERGARA (GIPUZKOA)
KARTZELA ZAHARRA
Sarrera 8 euro

Potemkin taldeak lau emanaldi eskainiko ditu datozen asteetan.  Azaroaren 26 gauean Bergarako Kartzela Zaharrean joko dute, eta bertan Legazpiko John Dealer & The Coconuts taldea izango dute agertokian lagun.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Potemkin

2011. urtetik lozorroan den Potemkin taldea berriz ere zuzenean ariko da datozen asteetan. Lehen geltokia Bonberenearen 25. urtemuga ospatzeko izango da azaroaren 25ean. 2002 urtean sortu zen banda Oñatin eta bi aro izan zituen. 2002tik 2008ra eta 2008tik 2011kara. Denbora tarte horretan Euskal Herriko ehundaka eskenatoki astindu zituzten, hiru disko kaleratuz. Musikalki rockandroll bero eta zorrotza lantzen du bandak.

Kokapena
Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra
Bergarako Gaztetxea
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea
Bilaketa metodo berriak