PIZTIAK

03
Abn
22:30
ESKORIATZA (GIPUZKOA)
Inkernu
Doako emanaldia

Aurrera doa Piztiak taldeak martxan duen ‘XXX’ kontzertu bira. Abenduaren 3an Eskoriatzako Inkernu tabernan ariko da taldea zuzenean.

Piztiak

Piztiak 1991. urtean Ondarroan sortutako taldea da. Aurretik TU-K taldean aritutako kideek osatu zuten musikalki beste territorio batzuetara bidaiatzeko. Popa eta rocka landu du Piztiak taldeak bere musika bide osoan zehar, eta Kirmen Uribe idazlea izan dute lagun urte hauetan guztietan. Diskografia polita pilatu dute 30 urtetan zehar: ‘Huts nazazu’ (1991), ‘Hasi orduko (1992), ‘Argia eta itzala’ (1998), ‘ZERO’ (1999), ‘Euriaren zain’ (2005), ‘Gabeko kalapitxixak’ (2009) eta ‘U'(2015). Dagoeneko kalean dute ‘XXX’ (2022) lana, taldearen musika ibilbideko kantuak, eta bi kantu berri batzen dituen disko bilduma erakargarria.

Kokapena
Inkernu taberna
Inkernu Taberna
Hidalga Kalea
Eskoriatza
https://www.instagram.com/inkernutabernaeskoriatza/
Bilaketa metodo berriak