PIZTIAK

10
Abn
19:00
MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
Uhagon kultur aretoa

Piztiak takldearen ‘XXX’ bira Markina herrian izango du geltoki abenduan. 10 arratsean zuzenean ariko da taldea Uhagon kultur aretoan.

Piztiak

Piztiak 1991. urtean Ondarroan sortutako taldea da. Aurretik TU-K taldean aritutako kideek osatu zuten musikalki beste territorio batzuetara bidaiatzeko. Popa eta rocka landu du Piztiak taldeak bere musika bide osoan zehar, eta Kirmen Uribe idazlea izan dute lagun urte hauetan guztietan. Diskografia polita pilatu dute 30 urtetan zehar: ‘Huts nazazu’ (1991), ‘Hasi orduko (1992), ‘Argia eta itzala’ (1998), ‘ZERO’ (1999), ‘Euriaren zain’ (2005), ‘Gabeko kalapitxixak’ (2009) eta ‘U'(2015). Dagoeneko kalean dute ‘XXX’ (2022) lana, taldearen musika ibilbideko kantuak, eta bi kantu berri batzen dituen disko bilduma erakargarria.

Kokapena
Uhagon Kulturgunea
Uhagon
Xemein Hiribidea,
Markina-Xemein
http://www.uhagon.com
Bilaketa metodo berriak