PIZTIAK

24
Uzt
19:00
SARA (LAPURDI)
PLAKE TRINKETEA

Uztailaren 24 arratsean Piztiak taldea zuzenean ariko da Sara herrian. Emanaldia “XXX” bira barnean kokatzen da, eta taldearen 30 urte hauetako ilibidearen errepasoa egingo dute zuzenekoan.

Piztiak

Piztiak 1991. urtean Ondarroan sortutako taldea da. Aurretik TU-K taldean aritutako kideek osatu zuten musikalki beste territorio batzuetara bidaiatzeko. Popa eta rocka landu du Piztiak taldeak bere musika bide osoan zehar, eta Kirmen Uribe idazlea izan dute lagun urte hauetan guztietan. Diskografia polita pilatu dute 30 urtetan zehar: ‘Huts nazazu’ (1991), ‘Hasi orduko (1992), ‘Argia eta itzala’ (1998), ‘ZERO’ (1999), ‘Euriaren zain’ (2005), ‘Gabeko kalapitxixak’ (2009) eta ‘U'(2015). Dagoeneko kalean dute ‘XXX’ (2022) lana, taldearen musika ibilbideko kantuak, eta bi kantu berri batzen dituen disko bilduma erakargarria.

Bilaketa metodo berriak