Pinpilinpussies + Tatxers

30
Urr
20:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Iparragirre Rock Elkartea
Sarrera 10 euro

Aurrera doa musika egitaraua gernikako Iparragirre aretoan. Urriaren 30 gauean Pinpilinpussies (argazkian) eta Tatxers taldeak ariko dira zuzenean.

Pinpilinpussies

%50 Durango. %50 Bartzelona. Lo-Fi soinua, Sleater-Kinney bezalakoa. Bikini Kill buruan. Courney Barnett barruan. Garage pop post-punk jarrerarekin. Pogoak egiteko kantuak, balada pare batekin. Adibidez. Ez dakigu zertan gabiltzan. Zuzenean aritu nahi dugu, besterik ez. Soinu krudela. Ah! Ane eta Raquel gara.

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.

Kokapena
Iparragirre Rock Elkartea
Bekoibarra Kalea, 253, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
https://www.iparragirrerock.com