Pinpilinpussies + Kuartz

20
Mai
22:00
IRUN (GIPUZKOA)
Lakaxita gaztetxea
Sarrera 7 euro

Maiatzaren 20 gauean Pinpilinpussies (bartzelona/Durango) eta Kuartz (Bastida/Baxenafarroa) taldeak zuzenean ariko dira Lakaxita gaztetxean, Irunen.

Kuartz

Nafarroa Behereko Bastida herrian dute entsegu lokala Kuartz taldeko Ibes Mongaburu (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek. 2016 urtetik daude martxan, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Debuteko diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia urtebete geroago iritsi zen iraupen luzeko bigarrena. Lehen diskoa kolore ilunekoa zen. Bigarrenean zuria nagusi. Musikalki rock eta blues giroak jorratzen dituzte bateria eta gitarra soilik erabiliz.

Pinpilinpussies

%50 Durango. %50 Bartzelona. Lo-Fi soinua, Sleater-Kinney bezalakoa. Bikini Kill buruan. Courney Barnett barruan. Garage pop post-punk jarrerarekin. Pogoak egiteko kantuak, balada pare batekin. Adibidez. Ez dakigu zertan gabiltzan. Zuzenean aritu nahi dugu, besterik ez. Soinu krudela. Ah! Ane eta Raquel gara.

Kokapena
Lakaxita Gaztetxea
Lakaxita Gaztetxea
Anaka Kalea, 20
20301 Irun
http://lakaxita.org/