Pil Pil taldea + Lümendi taldea + Aguxtin Alkhat + Kilika + …

24
Urr
16:00
DONAPALEU (LAPURDI)
Sain Louis Zinema Gela
Sarrera 10 euro

Urriaren 24an Ikastolako Lagunen Kantaldia izanen da Donapaleu herrian. Ikastolatik pasatu diren musikari eta taldeek osatuko dute jaialdiaren afitxa.

  • Aguxtin Alkhat
  • Trauca Sègas, biarnes lagunak
  • Ergui familia
  • Pil Pil taldea
  • Jean Mixel Etxegarai eta Extebe Sallato
  • Lümendi taldea
  • Kilika
  • Ikastolako haurrak
  • Ikastolako burasoak
Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat (1982, Armendaritze, Baxenabarre) sei kantuz osaturiko ‘Ihes egin’ (Uso Pop) diskoarekin eman zen ezagutzera 2013an. Bakarlari gisa aritu aurretik Inhala folk tadean aritu zen plazaz plaza. UsoPop jaialdian aritzeko gonbitak eta ostera etorri zen lehen diskoak piztu zuen Aguxtinen bakarkako bidea. Geroztik Julien Labat, Felix Buff eta Xan Bidegain izan ditu bidaide, banda sendoa osatuz. Honela iritsi zen 2015ean bere bigarren diskoa, ‘Haizeen meneko’ (Elkar) eta ostera, 2020ean hirugarrena, ‘Hutsaren hatsa’ (autoekoizpena), oraingoan Pierre Sangla, Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet batzen direla taldera.