Physis Versus Nomos + Ibil Bedi

07
Aza
19:00
ONDARROA (BIZKAIA)
Beikozini aretoa
Sarrera: Aurrez 10 euro. Takillan 12 euro
Physis Versus Nomos (argazkian) eta Ibil Bedi taldeek indarrak batu dituzte bira txiki bat antolatuz. Lau kontzertu berezi izango dira, lau toki ederretan. Azaroaren 7an bi emanaldi eskainiko dituzte.  Eguerdian (12:00) Zarautz herriko Putzuzulo gaztetxean ariko dira bi taldeak. Arratsean, Ondarruko Beikozinin igarrari dute emanaldia (19:00)
BIRA
11/05 Kanbo – Gaztetxea
11/06 Añorga – Zinema
11/07 Zarautz – Putzuzulo gaztetxea – 12:00
11/07 Ondarru  – Beikozini aretoa – 19:00
IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.

Physis versus Nomos

Beñat Antxustegi musikariak jarri zuen martxan Physis versus Nomos egitasmoa bere bakarkako musika bidea abiatzeko. Bidean zenbait disko kaleratu ditu bakarlari gisara, baina denboraren poderioz talde izaera hartu du proiektuak. Egun Beñat Antxustegi (gitarrak eta ahotsa), Eneko Sierra (saxofoia), Unai Pelayo (baxua eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria) dira Physis versus Nomos, eta bide horretan uler daiteke ‘Arraro nioenean’ (2019) diskoa, banda formatuan sortu eta grabaturiko disko ederra.

Kokapena
Beikozini
BEIKOZINI
Iparragirre Kalea
Ondarroa
(Bizkaia)
http://beikozini.com/
Beikozini(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak