Physis Versus Nomos + Ibil Bedi

07
Aza
12:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Putzuzulo Gaztetxea

Physis Versus Nomos eta Ibil Bedi (argazkian) taldeek indarrak batu dituzte bira txiki bat antolatuz. Lau kontzertu berezi izango dira, lau toki ederretan. Azaroaren 7an bi emanaldi eskainiko dituzte.  Eguerdian (12:00) Zarautz herriko Putzuzulo gaztetxean ariko dira bi taldeak. Arratsean, Ondarruko Beikozinin igarrari dute emanaldia (19:00)

Emanaldi hau Putzuzulo gaztetxearen egitarauaren barnean kokatzen da!

KONTZERTU EGITARAUA

URRIAK 30
22:00 Nize + Ginger
01:00 Elektropeña + Anwolt + Xiarroman

AZAROAK 01
16:30 Metralleta + Uther + reclusion

AZAROAK 06
22:30 Managaitz + Marmol

AZAROAK 07
12:00 Ibil Bedi + Physis versus Nomos

Physis Versus Nomos eta Ibil Bedi BIRA

11/05 Kanbo – Gaztetxea
11/06 Añorga – Zinema
11/07 Zarautz – Putzuzulo gaztetxea – 12:00
11/07 Ondarru  – Beikozini aretoa – 19:00

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.

Physis versus Nomos

Beñat Antxustegi musikariak jarri zuen martxan Physis versus Nomos egitasmoa bere bakarkako musika bidea abiatzeko. Bidean zenbait disko kaleratu ditu bakarlari gisara, baina denboraren poderioz talde izaera hartu du proiektuak. Egun Beñat Antxustegi (gitarrak eta ahotsa), Eneko Sierra (saxofoia), Unai Pelayo (baxua eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria) dira Physis versus Nomos, eta bide horretan uler daiteke ‘Arraro nioenean’ (2019) diskoa, banda formatuan sortu eta grabaturiko disko ederra.

Kokapena
Zarautz Gaztetxea
Putzuzulo gaztetxea
Zehar Kalea
Zarautz
https://www.facebook.com/putzuzulo
Zarautz Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak