Petti + Trigger

18
Ira
19:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Amaia antzokian

Irailaren 18an bi proiektu desberdinen aurkezpena edukiko dugu Amaia antzokian. Alde batetik Petti arituko da ‘Manipulazio estrategiak’ bere azken lana aurkezten eta horretarako Etxeko uzta, Juantxo Zeberio eta Et Incarnatus hari laukotearen laguntza edukiko du alboan. Bere aurretik Trigger (Eñaut Zubizarreta) izango da bere azken proiektua aurkeztuko duena oltza gainean, ‘Poliedro Vol. 1’ izenekoa, eta horretarako Quico Puges eta Jokin Garmendia txelistekin eta Amaiur Luluaga dantzariarekin arituko da Amaia antzokian. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko daude salgai www.arrasate.eus web orrian.

Petti

Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Egun ‘Manipulazio estrategiak’ diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan. Bera herriko musikaria