PETTI eta Etxeko Uzta eta Et Incarnatus Orkestra + Eneritz Furyak
Urriaren 30 arratsean PETTI eta Etxeko Uzta eta Et Incarnatus Orkestra zuzenean ariko dira irun herriko Amaia antzokian. Emanaldia Eneritz Furyak musikariak zabalduko du bakarkako formatuan ‘Emadan’ diskoa aurkezten.
Bere musika hastapenak punk taldeetan abiatu eta gero, 2016 urtean bakarkako bidea hartzen du Eneritz Furyak musikariak. Bakarka taularatzen da, baino makina tresna ditu bere ondoan. Musikalki garapen handia izan du hasierako garaietatik, eta egun, giro ilunak eta jorratzen ditu, gitarra eta sintetizadoreen laguntzaz, folk, pop edo postrockera gerturatuz bere doinuetan. Musikariaren estudioko azken emaitza ‘Emadan’ izeneko disko luzea da. Binilo eta Cd formatuan argitaratua izan da lana, eta musikariak berak egindako 10 kantu biltzen ditu.
Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Egun ‘Manipulazio estrategiak’ diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan. Bera herriko musikaria
Pio XII Plaza
Irun