Petti

10
Ira
20:00
BEASAIN (GIPUZKOA)
Igartza Jauregia

Petti musikariak irail beroa izango du. Lau emanaldi eskainiko ditu ‘Manipulazio estrategiak’ diskoa aurkezteko. Irailaren 10ean Beasainen izang¡en da, Igartza jauregian. Emanaldi hau hiruko formatuan eskainiko du musikari nafarrak, eta Lutxo Neira (baxua) eta Igor Telletxea (bateria) musikariak izango ditu lagun.

Petti

Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Egun ‘Manipulazio estrategiak’ diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan. Bera herriko musikaria

PETTI ZUZENEAN

2021/09/10
Petti, Lutxo Neira eta Igor Telletxearekin
Blues-rock kontzertua
Igartzan
Beasain (Gipuzkoa)

2021/09/17
Petti, Etxeko Uzta, Juantxo Zeberio (pianoa) eta Alejandro Saúl Martínez (celloa)
Villabona (Gipuzkoa)

2021/09/18
Petti, Etxeko Uzta, Juantxo Zeberio eta Et incarnatus orkestraren hari-laukotea
Amaia antzokian
Arrasate (Gipuzkoa)

2021/09/19
Petti, Etxeko Uzta, Juantxo Zeberio (pianoa) eta Alejandro Saúl Martínez (celloa)
Otxandio (Bizkaia)

Bilaketa metodo berriak