Perlata + Rotten XIII
Irailaren 2an Independentzia Eguna ospatuko dute Hernanin. Egun osoko egitaraua izango da, eta gauean kontzertuak ospatuko dira Atsegindegin, 21:30etan. Afitxean, Rotten XIII eta Perlata (argazkian).
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina eta gitarra), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Mario (bateria) dira Perlata.
Tafalla eta Larragako boskotea da Rotten XIII, eta bere bigarren lan luzea aurkezten dute egun agertokietan ‘Aurrera!’ izenpean. Debuteko lanak 2017 urtean ikusi zuen argia ‘Oi! Baldorba’ izenpean. 13 kantu berriz osatuta dago liburuxka edizio txukun batez lagunduta , orain arte izandako estiloa apur bat gehio landuz, soinu hobea lortuz baina aldi berean esentzia berbera mantenduz.
Urbieta Kalea
Hernani