Perlata + DJ Gorriontxu eta Laztana
04
Ots
21:00
PORTUGALETE (BIZKAIA)
Sastraka gaztetxea
Perlata taldearen ‘Kalimotxo Tour’ kontzertu bira Portugaleteko Sastraka gaztetxean izango du hurrengo geltokia Ikama ikasle erakundearen jaialdiaren barnean. Gaueko 21.00etan taularatuko da banda, eta ondoren musika festa DJ Gorriontxu eta Laztanarekin.
Perlata
Arrasaten 2015ean sortutako punk rock eta rock&roll taldea da Perlata. Sortu eta gutxira ‘Nondik hasi’ lana plazaratu zuten, eta bidea ondo ikasita, 2018an ‘Urrezko kaiola’ kaleratu zuten. Geldi ez dagoen taldea izanik, 2020 hasieran ‘Duguna esateko’ lana argitaratu zuten. Bide horretan, laster ikusiko du argia Lorenzo records estudioetan grabatu berri duten disko berriak. Gaur egun Maialen (baxua eta ahotsa), Jaione (bibolina), Ane (gitarra eta ahotsa) eta Txerra (bateria) dira Perlata.
Kokapena
Sastraka Gaztetxea
Sastraka Gaztetxea
Sotera de la Mier Kalea
Portugalete
https://www.instagram.com/sastrakagaztetxea/
Sotera de la Mier Kalea
Portugalete
Sastraka Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago