PELAX + KUARTZ
Urtarrilaren 8an Pelax (argazkian) eta Kuartz taldeak zuzenean ariko dira Donostaiko Doka antzokian. Pelax bandak bere ‘AB DE’ disko puskak aukeztuko ditu emanaldi honetan, eta Kuartz bikoak berriz, lehen aldiz ariko da Dokan bere musika boteretsua animaliko zuzeneko batekin.
Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean sei disko argitaratu ditu Pelax-ek, azkenak 2019 urtean ‘A B’ eta ‘D E’ izenpean, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazori soinu teknikariarekin garabturiko sesioetan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia