Pelax + Madeleine + Antton Ollokiegi & El Quinto Con Tenedor

16
Urr
17:00
VILLABONA (GIPUZKOA)
Berdura Plaza
Sarrera 10 euro

Urriaren 16 arratsean BeerToki fest jaialdia ospatuko da Villabonako Berdura plazan. 17:00 aurrera garagardo goxoak dastatzeko aukera izango da, zuzeneko musika entzuten den bitartean. Sarrerak eskuratzeko idatzi infobeertoki@gmail.com helbidera.

Madeleine

Madeleine post-rocka lantzen duen Donostiako taldea da, 2008an sortua. Paisaia anbientalak, erritmo aldakorrak eta melodiaz beteriko atmosferak dituzte gustoko. Jagoba Salvador (Baxua), Iñaki Benito (Bateria, efektuak), Gartxot Unsain (Gitarra, ahotsak) eta Itzal Uranga (Gitarra, ahotsak), musikariek osatzen dute taldea. Orain arte lau disko kaleratu dituzte: ‘Madeleine’ (2009), ‘Mugarri’ (2013), ‘Su hura’ (2018) eta ‘Ezin dena’ (2021).

Pelax

Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean sei disko argitaratu ditu Pelax-ek, azkenak 2019 urtean ‘A B’ eta ‘D E’ izenpean, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazori soinu teknikariarekin garabturiko sesioetan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.