Pelax + Lamiak
Otsailaren 11 gauean pelax (argazkian) eta Lamiak taldeak zuzenean ariko dira Zestuko gaztetxean.
Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean sei disko argitaratu ditu Pelax-ek, azkenak 2019 urtean ‘A B’ eta ‘D E’ izenpean, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazori soinu teknikariarekin garabturiko sesioetan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.
2017 urtean Donostian sortutako hiruko taldea da Lamiak. Lau urteko musika bidean, estudioko bi disko grabatu dituzte, zuzeneko emanaldiak eskaintzearekin batera. Lehen diskoa ‘Itsuen Aroa’ izenpean ikusi zuen argia 2019 urtean, eta musikalki rock koordenadetan zetorren lana, stoner edo hard rock giroetara biratuz hainbat kantuetan. Estudioko bigarren emaitza, berriz, 2022 honetan ikusiko du argia. Lana pasaden urteko udan grabatu zen Zestoako Gaztain estudioetan Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De La Fuente (bateria) dira Lamiak.
Foru Plaza, 1,
20740 Zestoa