Pelax + Bidelapurrak

19
Mar
22:00
GASTEIZ (ARABA)
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Martxoaren 19an Pelax (argazkian) eta Bidelapurrak taldeak zuzenean ariko dira gasteizko gaztetxean. Gaua borobiltzeko disko jartzaileak izango dira. Tira Vol.1 : AuzoanBizi eta Herrizomak antolatutako Gasteizko Alde Zaharreko elikadura eta etxebizitza egituren aldeko jaialdia.

Pelax

Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean sei disko argitaratu ditu Pelax-ek, azkenak 2019 urtean ‘A B’ eta ‘D E’ izenpean, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazori soinu teknikariarekin garabturiko sesioetan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.

Kokapena
Gasteizko Gaztetxea
Gasteizko Gaztetxea,
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz
https://www.facebook.com/gasteizko.gaztetxea/
Bilaketa metodo berriak