Elena Ramirez eta Unai Pelaio
Martxoaren 31 gauean Pelax eta Elena Ramirez zuzenean ariko dira Orexaka ostatuan. Biko formatuan eskainiko dute emanaldia, eta Pelaxen kantu zerrenda eta hainbat kantuen moldaketak izango dira nagusio gaualdian.
Unai Pelayo eta Elena Ramirez
Unai Pelayo eta Elena Ramirez azken hilabeteetan elkarrekin lanean aritu diren bi musikari dira. Hainbat proiektu ezberdin aurkeztu dituzte epe oso laburrean: ‘Bi Burrundara’ disko instrumental eta inprobisatu experimentala kaleratu dute, Adrian Perez musikariaren ‘Lasai ederrean’ diskoaren konponketak ondu dituzte, eta azkenik Lutxo Egiaren ‘Transitoak 3: Istanbul’ testu dramatizatuaren soinu banda sortu eta zuzenean aurkeztu dute.Egun zuzeneko emanaldi gutxi batzuk eskaintzen ari dira gitarra eta piano formatuan. Pelaxen ohiko kantuez gain, kantu berri batzuk, inprobisazioa, experimentazioa eta bertsioak entzun ahalko dira emanaldietan.
Errebote Plaza
Orexa