Peio eta Itsua + J Martina + Merina Gris

21
Urr
22:00
DURANGO (BIZKAIA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Durangoko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Ohikoa legez, Txosnagunean musika egitarau ederra prestatu dute jai egunetarako. Disko jartzaileek eta zuzeneko bandek osatuko dute musika menua!

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. Taldeak hiru single aireratu ditu; ‘Besteek zer’ 2020an, ‘Saiatzen naiz’ eta ‘90’ ekainean (Ed is Dead-ek ekoiztua). Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro eta Eneko Sagardoiek parte hartu dute besteak beste.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.

DURANGOKO TXOSNA BATZORDEA – MUSIKA EGITARAUA –

URRIAK 11 MARTITZENA
22:00
Konorte + Parkatu + Penny Fleck + Laru

URRIAK 14 BARIKUA
22:00
Añube + Vulk + Los Zopilotes Txirriaos

URRIAK 15 ZAPATUA
22:00
DJ La Hija del Nopal + DJ Txillardegi

URRIAK 21 BARIKUA
22:00
Peio eta Itsua + J Martina + Merina Gris

URRIAK 22 ZAPATUA
22:00
DJ Reimy
Beñat eta Maixa