Paxkal + Hatxe + Nigara Zuek + Birkit
Azaroaren 13an Mukuru kolektiboaren jaixa ospatuko da Bergarako Kartzela Zaharrean, gaztetxean. Festibala bi sesioetan banatuko da, arrats eta gauez, eta guztira bederatzi musika egitasmo taularatuko dira. Arratseko 18.00etan Paxkal, Hatxe, Nigara Zuek, Birkit eta Txost! igoko dira agertokira. Gaueko kontzertuak 22.30etan hasiko dira, eta Kaskezur, Muskulo, Klak!son eta Hegazkin taldeek osatuko dute afitxa. Sesio bakoitzeko sarreak bost euro balioko ditu, eta emanaldia hasi baino lehen eskura daitezke gaztetxean bertan.
Azken orduko aldaketak izan dira afitxean, bi talde erori dira jaialditik. Arratsean Txost! eta gauean Kaskezur.
Paxkal
Paxkal Irigoyen (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea) musikariak ibilbide luzea du bizkar gainean. Bakarka edo taldeetan urteak darama gitarra eta bestelako tresnak jotzen. Besteak beste ‘Kontsumo Orkesta’ diskoa kaleratu zuen 2017 bere izenpean, eta azken urteetan gainera soinu banda ezberdinak osatu ditu, filma edota antzerki ikuskizunerako. Filmetarako musikak sortu ditu ere, eta Bertsolari elkartearentzat txapelketaren sintonia besteak beste.
Hatxe
Idoia Hernandez Toledo musikaria da Hatxe. Bakarka abiatu zuen Oreretako musikariak bere bidea pianoa eta teklatua lagun, baino egun musikari lagunekin taularatzen da azken boladan. Ilargi Agirre (bateria), Peru Galbete (ahotsak eta gitarra) eta Jurdana Otxoa (biolina) ditu lagun agertokian. ‘Panpin hautsien dantza’ izena darama musikariaren estudioko azken emaitzak.
Nigara Zuek
Nigara zuek Ander Fernandezen musikari eta artistaren bakarkako proiektua da. Urte hauetan guztietan hainbat lan plazaratu ditu, eta momentuz azkena, ‘Zabortegitik salbatuak’ izeneko lana du. Zabortegi batetik jasotako piano elektroniko zahar batez sortu ditu disko honetako kantu guztiak, nahiz eta gero, beste hainbat tresnekin jantzi kantuak. Ander Fernandez Muskulo taldeko kidea da, ere.
Birkit
Disko berria besapean dator Birkit musikaria. ‘Inertzia’ izenea darama musikari bilbotarraren bigarren estudioko emaitzak, eta laster ikusiko du argia Mukuru kolektiboaren zigilupean. Lehen diskoa gitarra eta ahotsez grabatu bazuen ere, honakoan banda eder bat bildu du ondoan. Ilargi Agirre (bateria), Mikel Palenzuela (gitarra), Patxi Agirre (baxua) eta Birkite Alonso (gitarra, ahotsa) musikariek osatzen dute banda egun. ‘Inertzia’ disko berria Fidelenea estudioetan grabatua izan da, Mikel Kazalis musikari eta soinu teknikariaren gidaritzapean.
Txost!
Urretxu Zumarragako banda da Txost! Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute egitasmoa, eta musikarekin territorio berriak deskubritzea dute helburu. 2018 urtean zortzi kantuz osaturiko diskoaz debutatu zuten, eta geroztik noizbehinka emanaldiak eskaintzen dituzte han hemenka. ‘Erreferak esperantza’ izenpean kaleratu zen diskoa Mukuru kolektiboaren zigilupean.
18:00 – Sarrera 5 euro –
Paxkal
Hatxe
Nigara Zuek
Birkit
Txost!
22:30 – Sarrera 5 euro –
Kaskezur
Muskulo
Klak!son
Hegazkin
Mukuru
http://www.mukuru.eus