PASADENA + -GAILU + THE DALTONICS + NEVADAH

22
Api
00:00
URRETXU (GIPUZKOA)
Karpa
Sarrera: Aurrez 8 euro. Egun berean 10 euro

Apirilaren 22an VIII. Poligrafo Fest jaialdia ospatuko da Urretxun (Gipuzkoa). 20.00etatik aurrera lau talde ariko dira zuzenean.

- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

Pasadena

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sorturiko musika egitasmo berria da Pasadena. Izaki Gardenak edota Libe taldeetan jarduten dira bi musikariak, eta Pasadena taldearekin musika eremu berrietan murgildu nahi izan dute, orain artean landutako giroetatik haratago. Musikalki giro ilunak nagusitzen dira bikoaren kantuetan, folk doinuak eta pop melodiak uztartzen dira bertan, debuteko diskoan argi ikusten den bezala. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Izpia’ diskoa plazaratu du bandak, Erraia zigiluaren babesean.  Zuzeneko emanaldietarako berriz, talde formatuan ariko dira. Libe (teklatuak eta ahotsa), Jon (gitarra eta ahotsa), Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) izango dira Pasadena.

Nevadah

Nevadah 2014. urtean Durangaldean sortutako taldea da. Rock and Rolla, Garagea eta Blues-a dira jorratzen dituen musika-estiloak. Taldea Ekhi Arrieta (ahotsa), Liher Arteaga (gitarra), Jon Agirrebeitia (gitarra), Anartz Ugarte (baxua) eta Pello Baños-ek (bateria) osatzen dute.

2016an lehen maketa argitaratu ostean, 2018an estudioko lehen lana grabatu zuten, “We´re Coming to You” izenekoa, 8 kantaz osatua. Urte hauetan zehar, Euskal Herriko eszenatoki ugaritan jotzen aritu ziren (Helldorado, La Reole (Fr), Bilborock, Bilboko Kafe Antzokia, Durangoko Plateruena…), aurreko abeslaria Jon Agirrek taldea utzi zuen arte.

Pandemiaren ondorioz, eta 2021ean Ekhi Arrieta abeslari moduan sartu baino lehen, 3 urtez kanta berriak sortzen aritu ziren entsegu lokaleko itzalean sartuta. 2022. urtean euren 3 diska grabatu dute Lorentzo Records-en, “Still Goes On” izenekoa eta hau ere 8 kanta indartsuz osatutakoa.

ORDUTEGIKAK
20:00 PASADENA
21:30 -GAILU
23:00 THE DALTONICS
00:30 NEVADAH

Bilaketa metodo berriak