Pasadena + Abereh

13
Api
21:00
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz
10€/12€

Pasadena (argazkian) eta Abereh zuzenean ariko dira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Pasadena

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sorturiko musika egitasmo berria da Pasadena. Izaki Gardenak edota Libe taldeetan jarduten dira bi musikariak, eta Pasadena taldearekin musika eremu berrietan murgildu nahi izan dute, orain artean landutako giroetatik haratago. Musikalki giro ilunak nagusitzen dira bikoaren kantuetan, folk doinuak eta pop melodiak uztartzen dira bertan, debuteko diskoan argi ikusten den bezala. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Izpia’ diskoa plazaratu du bandak, Erraia zigiluaren babesean.  Zuzeneko emanaldietarako berriz, talde formatuan ariko dira. Libe (teklatuak eta ahotsa), Jon (gitarra eta ahotsa), Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) izango dira Pasadena.

ABEREH

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh izenaren azpian. Urteak dira musika eszenan dabilela, eta bide horretan, Estricalla, Hartzak Blues Band edota Hil Aiari taldeetan ibilitakoa da bera. Abereh bezala bakarka taularatzen da, gitarra akustikoa eskuan duela soilik. Ahotsa eta gitarra. Bestelako artifiziorik gabe. Musikalki lo-fi folk, emo eta punkrock aipatu daitezke, baino haratago doa bere jarduna. ‘Joan Etorrian’ izena darama bere azken grabaketak.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak