Pasadena
Apirilaren 9an Pasadena taldea zuzenean ariko da Kutxa Kultur Kluba aretoan, donostian.
Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sorturiko musika egitasmo berria da Pasadena. Izaki Gardenak edota Libe taldeetan jarduten dira bi musikariak, eta Pasadena taldearekin musika eremu berrietan murgildu nahi izan dute, orain artean landutako giroetatik haratago. Musikalki giro ilunak nagusitzen dira bikoaren kantuetan, folk doinuak eta pop melodiak uztartzen dira bertan, debuteko diskoan argi ikusten den bezala. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Izpia’ diskoa plazaratu du bandak, Erraia zigiluaren babesean. Zuzeneko emanaldietarako berriz, talde formatuan ariko dira. Libe (teklatuak eta ahotsa), Jon (gitarra eta ahotsa), Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) izango dira Pasadena.
Tabakalera
Mundaitz Kalea
Donostia