Pasadena

03
Mar
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Luzaroan Izaki Gardenak taldea gidatzen ikusi ditugun Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren elkarrekin konposatzen jarri eta Pasadena talde berria erditu dute. Melodia sarkorrak, giro ilun, tenpo aldakorrak, arreglo ugari eta bi sortzaile hauen kantutzarrak. Martxoaren 3an Kooltur Ostegunetan izango da taldea estreinako lana aurkezten.

Pasadena

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sorturiko musika egitasmo berria da Pasadena. Izaki Gardenak edota Libe taldeetan jarduten dira bi musikariak, eta Pasadena taldearekin musika eremu berrietan murgildu nahi izan dute, orain artean landutako giroetatik haratago. Musikalki giro ilunak nagusitzen dira bikoaren kantuetan, folk doinuak eta pop melodiak uztartzen dira bertan, debuteko diskoan argi ikusten den bezala. Zuzeneko emanaldietarako berriz, talde formatuan ariko dira. Libe (teklatuak eta ahotsa), Jon (gitarra eta ahotsa), Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) izango dira Pasadena.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago