Pantx Official Selectress +Nize + J Martina

31
Urr
13:00
ETXEBARRI (BIZKAIA)
Presan

Urriaren 31n PRESA BARIK ekimena burutuko da Etxebarriko plazan. Egun osoko egitaraua izango da, non zuzeneko musikak bere garrantzia izango duen. Bide horretan, goizean musika pintxadak izango dira Pantx kolektiboaren eskutik. Arratsean, berriz, Nize eta J Martinaren emanaldiak.

ORDUTEGIAK
13:00 Pantx Official Selectress
19:00 Nize
21:00 J Martina

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz.