OSKAR BENAS + THE RIFF TRUCKERS

04
Abn
20:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
ASTRA
Doako emanaldia.

Sinestika-ren eskutik Oskar Benas eta The Riff Truckers taldeetaz gozatzeko aukera izango da Astra gaztetxean, Gernikan.  Arratseko 20:00tan hasiko da emanaldia eta sarrera doakoa izango da.

The Riff Truckers

Gernikan 2005ean sortutako taldea da The Riff Truckers. Hasieratik rock & rolla, blues, country eta whiskia uztartuz garatu den taldea da The Riff Truckers. Koadrodun alkondara zafratuak, biserak, bizar luzeak eta rock&rolla bafleetatik. Sortu eta gutxira 3 kantadun maketa bat grabatu zuten gernikarrek, eta horrek inguruan ezagutzera eman eta boloak eskaintzeko aukera eman zien. Laister sartu ziren estudiora beraien rock bortitz baina entzungarria grabatzera, eta dagoeneko estudioko bost disko dituzte. Horietako azkena 2023 urtean  argia ikusten duen ‘Mustang’ diskoa.

Kokapena
Astra Gernika
Ibarra kalea, z/g. 48300 Gernika-Lumo
https://astragernika.net
Bilaketa metodo berriak