Onki Xin

23
Urr
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Musika egitarau oparoa prestatu du Bonbereneak urrirako. Guztira hamar kontzertu antolatu dira bertan, eta berriz ere ostiral eta larunbatetan programatzen hasi da gune okupatua. Kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira eta musikalki egitarau anitza eta koloretsua aurkeztu dute. Besteak beste, Joseba Irazoki, Oki Moki, Giante, Soma Cult edo Manolo Kabezabolo ariko dira zuzenean.

Urriaren 23an Onki Xin taldea ariko da zuzenean laster argitaratuko duten disko berria aurkezten.

Onki Xin

Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: “Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia”. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu bazuten ere, beraien bigarren diskoko kantuen atzean laukote ederra batu da egun. Kantuan Fer, programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ, gitarra jotzen Mikel Benito dago egun, eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz.  Taldeak berriki kaleratu du estudioko azken emaitza: ‘Hikikomori‘.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban Auzoa Auzoa, 16, 20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago