Onki Xin

22
Api
22:30
ELORRIO (BIZKAIA)
Ateneon
Sarrera 8 euro

Bueltan da AteneON ekimena Elorrion! Arriola antzokiaren Ateneo goxoan hilabetean behin antolatzen diren emanaldiak dira honakoak, eta apirilean Onki Xin taldea izango da protagonista. Emanaldia biko formatuan eskainiko dute. Aurretik eta ondoren etxeko DJ-ak ariko dira musika jartzen.

Onki Xin

Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: “Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia”. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu bazuten ere, beraien bigarren diskoko kantuen atzean laukote ederra batu da egun. Kantuan Fer, programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ, gitarra jotzen Mikel Benito dago egun, eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz.  Taldeak berriki kaleratu du estudioko azken emaitza: ‘Hikikomori‘.