Onki Xin

26
Aza
19:30
LEGORRETA (GIPUZKOA)
Herri Antzokia
Sarrera 7 euro

Onki Xin taldeak kontzertu bira abiatuko du kaleratu berri duen ‘Hikikomori’ diskoa aurkezteko. Azaroaren 26an Legorretako Herri Antzokian ariko da banda. Abenduaren 3an Durangoko Liburu eta Disko Azokako Ahotsenea gunean, eta 17an Añorgako Zineman.

Legorretako emanaldia 19:30etan hasiko da eta sarrerak 7 eurotako prezioa izango du. Herri Antzoki bertan eskuratu ahalko da soilik emanaldia hasi baino lehen.

Onki Xin

Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: “Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia”. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu bazuten ere, beraien bigarren diskoko kantuen atzean laukote ederra batu da egun. Kantuan Fer, programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ, gitarra jotzen Mikel Benito dago egun, eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz.  Taldeak berriki kaleratu du estudioko azken emaitza: ‘Hikikomori‘.

Kokapena
Legorretako Herri Antzokia
Legorretako Herri Antzokia
Korta Eta Zapas Enparantza Plaza
Legorreta
https://www.legorreta.eus/