Olatz Salvador
Apirilaren 24an, 12:30etan, OLATZ SALVADOR izango da bere taldearekin batera Verdury Hall – Gaztelekuan.
Sarrerek 8€ (+gastuak) balioko dute eta martxoaren 26an (larunbata), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.
OLATZ SALVADOR
Ibilbide luzea darama musikaren munduan OLATZ SALVADOR donostiarrak. Oraindik ere kide den Skakeitan taldean egin zen ezagun teklatuak joz eta koroak eginez, baina lagunek animatuta, bakarlari moduan lehen kontzertuak eskaintzen hasi zen 2014an. Ekindako bidea gustatu eta 2018an argitaratu zuen bere izenpean, Zintzilik deituriko lehen lana. 2021ean argitaratu zuen bigarrena, Aho Uhal. Olatzen ahotsak, eta inguratzen duen musikak, ahuldadearen indarra eta edertasuna erakusteko dohaina dute eta horretaz guztiaz gozatzeko aukera izango Verdury Hall – Gaztelekuan bere bandarekin batera eskainiko digun kontzertuan.
1990an jaiotako Donostiako bakarlariak, txikitatik hasi zituen piano eta solfeoko ikasketak, baina 20 urtetan Skakeitan taldean eman zituen musika munduko lehen pauso esanguratsuenak, bertan teklatua joz eta koroak eginez. Lagunek animatuta, 2014 urtean eman zituen bakarlari gisa lehen kontzertuak, eta 2018 urtean grabatu zuen ‘Zintzilik’ (Airaka) iraupen luzeko lehen lana. 2021 urte honetan ‘Aho uhal’ (Airaka) diskoa plazaratu du, eta egun errepidean da lan hori aurkezten banda formatuan.
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati