Olatz Salvador

25
Aza
19:00
HERNANI (GIPUZKOA)
Biteri Kultur Etxea
Sarrera 8 euro

Azaroaren 25 arratsean Olatz Salvador eta bere banda zuzenean ariko dira Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

Olatz Salvador

1990an jaiotako Donostiako bakarlariak, txikitatik hasi zituen piano eta solfeoko ikasketak, baina 20 urtetan Skakeitan taldean eman zituen musika munduko lehen pauso esanguratsuenak, bertan teklatua joz eta koroak eginez. Lagunek animatuta, 2014 urtean eman zituen bakarlari gisa lehen kontzertuak, eta 2018 urtean grabatu zuen  ‘Zintzilik’ (Airaka) iraupen luzeko lehen lana.  2021 urte honetan ‘Aho uhal’ (Airaka) diskoa plazaratu du, eta egun errepidean da lan hori aurkezten banda formatuan.