Olatz Salvador
Olatz Salvador musikariak ‘Aho Uhal’ disko berria aurkeztuko du Soreasu Antzokian, Azpeitian. Datozen aste eta hilabeteak beroak izango dira Olatz Salvador eta bere bandarentzako.
Olatz Salvador
1990an jaiotako Donostiako bakarlariak, txikitatik hasi zituen piano eta solfeoko ikasketak, baina 20 urtetan Skakeitan taldean eman zituen musika munduko lehen pauso esanguratsuenak, bertan teklatua joz eta koroak eginez. Lagunek animatuta, 2014 urtean eman zituen bakarlari gisa lehen kontzertuak, eta 2018 urtean grabatu zuen ‘Zintzilik’ (Airaka) iraupen luzeko lehen lana. 2021 urte honetan ‘Aho uhal’ (Airaka) diskoa plazaratu du, eta egun errepidean da lan hori aurkezten banda formatuan.
Kokapena
Soreasu Antzokia
Soreasu Antzokia
Soreasu Auzunea
20730 Azpeitia
https://www.kulturaz.eus/
Soreasu Auzunea
20730 Azpeitia