OKI MOKI + ZIKIN +GURS

02
Uzt
20:00
LEKUNBERRI (NAFARROA)
PRINTZA
Sarrera 5 euro

Uztailaren 2an punk-pop doinuak izango ditugu Printza Gune Autogestionatuan Lekunberrin. Oki-Moki (argazkian) bere pop adats itsaskorrekin, Gurs bilboko punk ilun eta elegantearekin eta Zikin 10 minutuko punk azkar eta distortsionatuarekin .

Oki Moki

Oki Moki Getarian sortutako Pop-Punk taldea da, non euren estiloa ‘Punkpop lofi’ bezala definitu izan den. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen duten bikoteak 2 lan kaleratu ditu, 2017 urteko ‘Ocean Breeze’ (auto ekoizpena) eta euren azken lana izan den 2020 urteko ‘Working Class Pop’ (hainbat diskoetxek banatua), beti ere pop doinu eta punk arimaz osatuak. Bikotea izan arren, azken aldian hirukote bezala aritu da zuzenekoetan, Aitor Artza bateria-jolea batu baita taldera erritmo kaxa ordezkatuz.

Kokapena
Printza
Printza Gune Autogestionatua
Aralar Kalea 5
Lekunberri
Nafarroa
https://www.facebook.com/printza.guneautogestionatua.9