Oki Moki + Hotline TNT + Kandido Kaka + Zikin
Gasteizko Gaztetxeko 34. urteurrenaren harira antolatutako kontzertuak. Apirilaren 30 gauean lau musika talde ikusteko aukera paregabea.
Taldeak
Oki Moki (Getari Pop)
Hotline TNT (AEB, Indie-rock)
Kandido Kaka (Gamarra Rokanrol)
Zikin (Lekitxo Punk)
Oki Moki Getarian sortutako Pop-Punk taldea da, non euren estiloa ‘Punkpop lofi’ bezala definitu izan den. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen duten bikoteak 2 lan kaleratu ditu, 2017 urteko ‘Ocean Breeze’ (auto ekoizpena) eta euren azken lana izan den 2020 urteko ‘Working Class Pop’ (hainbat diskoetxek banatua), beti ere pop doinu eta punk arimaz osatuak. Bikotea izan arren, azken aldian hirukote bezala aritu da zuzenekoetan, Aitor Artza bateria-jolea batu baita taldera erritmo kaxa ordezkatuz.
Oki Moki
https://open.spotify.com/artist/35XrkpHy3HCot3Nn7LIKkt?si=BkwUGpRqTfCgEXeuQk5WBA
Hotline TNT
https://open.spotify.com/artist/5DDuwU1X2Aqdp3CxfXstRe?si=U6XVE6ByRU2LeTfriV027Q
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz