Oki Moki + Bamms + Ezpalak
Asteburu honetan ospatuko da Ordiziarrock jaialdiaren XVIII. edizioa. Ostiral eta larunbaterako egitarau polita prestatu dute, non egun bakoitzean hiru musika talde igoko diren agertokira. lehen egunean Oki Moki (argzkian), Bamms eta Ezpalak ariko dira zuzenean.
URRIAK 22 OSTIRALA
Oki Moki
Bamms
Ezpalak
URRIAK 23 LARUNBATA
Noir Socha
Sua
Grises
Oki Moki Getarian sortutako Pop-Punk taldea da, non euren estiloa ‘Punkpop lofi’ bezala definitu izan den. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen duten bikoteak 2 lan kaleratu ditu, 2017 urteko ‘Ocean Breeze’ (auto ekoizpena) eta euren azken lana izan den 2020 urteko ‘Working Class Pop’ (hainbat diskoetxek banatua), beti ere pop doinu eta punk arimaz osatuak. Bikotea izan arren, azken aldian hirukote bezala aritu da zuzenekoetan, Aitor Artza bateria-jolea batu baita taldera erritmo kaxa ordezkatuz.
Hernanin sorturiko musika taldea da Bamms, eta albiste iturri dira ‘Last chance’ diskoa argitaratu berri dutelako duela aste batzuk. Ez hori bakarrik, gainera, taldearen lehen grabaketa ere binilo formatuan berrargitaratu du Lazkaoko Artza Records zigiluak. Diskoa Bera (Nafarroa) herriko MIK estudioetan grabatua izan da eta musikalki rock&roll giroak lantzen ditu boskoteak. Batzutan punkrockera biratzen dute gitarrak zorroztuz, eta beste batzuetan giro melodikoetan barneratzen dira, batez ere ahotsaren eraginez.
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kidean, eta abiadura biziko bidea egin dute hiru urteko bidean hiru disko argitaratuz. Horietako azkena 2022ko neguan ikusi du argia ‘Hortz aina hots’ izenpean.