Oki Moki

02
Abn
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
gaztetxea
Sarrera 7 euro

Abenduan ere izango da Kooltur Ostegunez gozatzeko aukera Arrasateko gaztetxean. Lehen emanaldia abenduaren 2an izango da, eta Oki Moki taldea ariko da zuzenean.

Oki Moki

Oki Moki Getarian sortutako Pop-Punk taldea da, non euren estiloa ‘Punkpop lofi’ bezala definitu izan den. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen duten bikoteak 2 lan kaleratu ditu, 2017 urteko ‘Ocean Breeze’ (auto ekoizpena) eta euren azken lana izan den 2020 urteko ‘Working Class Pop’ (hainbat diskoetxek banatua), beti ere pop doinu eta punk arimaz osatuak. Bikotea izan arren, azken aldian hirukote bezala aritu da zuzenekoetan, Aitor Artza bateria-jolea batu baita taldera erritmo kaxa ordezkatuz.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago