O’FUNK’ILLO

20
Aza
21:00
GASTEIZ (ARABA)
URBAN ROCK CONCEPT ARETOA
Sarrera: Aurrez 15 euro
Egun berean 19 euro

Azaroaren 20 gauean O’Funk’illo talde mitikoa zuzenean ariko da Urban Rock Concept aretoan, gasteizen.

Sevillan duela 25 urte sortutako taldea berriro eskenatokietara itzuli da, eta asteburu honetan Euskal Herrian arituko dira. Ostiral gauean Bilboko Azkena aretoan emango dute kontzertua eta biharamunean Gasteizko Urban Rock Concept kontzertu gunean. Funk musika beste estilo anitzekin nahastu zuen taldeak gogotsu ekin dio 2021. honetan berriz jotzeari, eta festa ziurtatuta dago andaluziarrekin. Gasteizko sarrerak 15 eurotan daude salgai, eta Urban Rock Concept aretoko gunean erosi daitezke.

1997 eta 2006 urteen artean zuzenean aritu zen Sevillako taldea da O’funk’illo eta taldekideen arteko desadostasunak bultzatuta desegin zen. 2010. urtean berriz elkartu ziren, eta lehen diskoaren urteurrena ospatzeko kontzertu bira bat egin zuten. Gaur egun, hasierako taldekideek jarraitzen dute eta hainbat emanaldi eskaintzen ari dira. Gurean, zaletu asko izan zituen rocka, funk musika eta beste estilo anitz -tartean flamenkoa- uztartu zituen taldeak. Eta pentsatzekoa da, Bilbo eta Gasteizko aretoetan sortuko den giroa berezia izatea. Handi handiak ere ez direnez, ondo asko beteko dituzte bi kontzertu guneak.

2020. urtean azken lana plazaratu dute: ‘O funkilloterapia’. Terapia berezia, harremanak berriro hartu, jarrerak goxotu eta beste gauza gehiago behar izan dute taldeko kideen arteko giro ona sortu eta musikalki publikoari hori erakusteko. ‘Ofunkilloterapia’ eta azken 20 urteotan taldeak ateratako kanta onenen bilduma izango da zuzenean eskainiko dutena, eta diotenez bi ordu inguruko kontzertuak izan ohi dira Sevillako taldearenak.

Kokapena
URBAN ROCK CONCEPT aretoa
Urban Rock Concept
Gamarrako Atea,
Gasteiz
https://www.urbanrockconcept.com/
URBAN ROCK CONCEPT aretoa(a)n kontzertu gehiago