Odolaren Mintzoa + RUKULA

08
Api
22:00
ANOETA (GIPUZKOA)
Anoetako Gaztetxea

Apirilaren 8an Odolaren Mintzoa (argzkian) eta Pleura taldeak zuzenean ariko dira Anoetako gaztetxean.

Pleura taldearen ordez, RUKULA taldea ariko da zuzenean.

Odolaren Mintzoa

Punk rocka eta hardcore melodikoa lantzen dituen laukote Usurbildarra da Odolaren Mintzoa. 2008 urte inguruan jaioz geroztik 3 disko kaleratu dituzte: 2013 urtean ‘Odolaren Mintzoa’ (Oihuka), 2014 urtean ‘Elkar Estudioa Sesioak’ (Elkar) eta 2017 argitaraturiko ‘Etsipenaren aurka? (auto ekoizpena) azken lana. Taldeko partaideak Jokin Irastoztza (bateria), Beñat Txueka (gitarra), Luken Arkarazo (gitarra eta ahots nagusia) eta Joanes Txueka (baxua eta koroak) dira. 2022 urtean, berriz, ‘Hauskor’ diskoa argitaratzen du taldea auto-ekoizpen bidez.

Rukula

Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko ‘Hazi Beltzak’ izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!

Kokapena
Anoetako Gaztetxea
Anoetako Gaztetxea
San Juan Kalea 16
Anoeta
https://twitter.com/AnoetakoGA