ØDEI + Ziztada eta R’lantz + Raperu eta Uki

24
Mar
20:30
AMURRIO (ARABA)
Gaztetxea
Sarrera 4 euro

POtsailaren 24 arrats gauean Periferiak Erdigunera! Jaialdia burutuko da Amurrioko gaztetxean. Arratseko 20:30etatik aurrera ØDEI (argazkian), Ziztada eta R’lantz, eta Raperu eta Uki ariko dira zuzenean.

ØDEI

‘Terapia’ izeneko diskoa plazaratu berri du ØDEI rap abeslariak. Odei Barroso bertsolari eta musikariaren bakarkako proiektua da, aurretik 2zio taldearekin aritu ostean. Jo Olaskoaga kidearekin batera grabatu ditu abestiok, eta debuteko honetan 15 korte biltzen dira. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi aparta da. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Bertsolari bezala ezagutu bagenuen ere, orain hitza uztartzen ahal du erritmo eta base ezberdinekin. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga.

Bilaketa metodo berriak